Kudeaketa integrala Ideiatik hasi eta errealitate bihurtu arte

Kudeaketa integrala

Arkitektura, kudeaketa eta proiektuen zuzendaritza

Eraikuntzari loturiko profesional talde bat gara. Tartean, arkitektoak, arkitekto tekniko edo aparejadoreak, ingeniariak eta gremioen koordinatzaileak ditugu, obren kudeaketan eskarmentu handikoak denak.

Zure proiektuak gauzatzen ditugu; lehenengo ideietatik hasi eta errealitate bihurtu arte.

Zure ideiei itxura ematen diegu, eta aholkua emango dizugu alderdi tekniko, estetiko eta ekonomikoetan.

Zure ideiak gauzatzeko beharrezko dokumentazio guztia lantzen dugu, lege-berme guztiekin, eta behar diren administrazio-izapide guztiak egiten ditugu.

Lan bakoitzerako profesional egokiak bilatzen ditugu, aurrekontuak alderatu eta zurekin batera hautatzen ditugu aukera egokienak.

Obrak ikuskatzea eta, hasieratik bukaerara, sor litezkeen ustekabekoak ebaztea gure ardura da.

Azkenik, obra amaierako dokumentazio guztia eta, erabilerak hala eskatzen badu, dokumentazio gehigarri guztia prestatzen dugu.

Industria

Industria

Industria jarduera garatzeko eraikinak eta egiturak eraikitzeko arkitektura proiektuak diseinatu eta garatzen ditugu.

Etxebizitzak

Etxebizitzak

Mota guztietako etxebizitzak eraikitzeko arkitektura proiektuak egiten ditugu, obra berrikoak eta birgaitzeko proiektuak.

Birgaitzeak

Birgaitzeak

Ondare historiko arkitektonikoa kontserbatzeko edo berreskuratzeko birgaitze proiektuak egin eta kudeatzen ditugu.

Eraispenak

Eraispenak

Etxebizitzak, industria eraikinak edo merkataritza eraikinak eraisteko proiektuak egin, kudeatu eta zuzentzen ditugu.

Merkataritza lokalak

Merkataritza lokalak

Merkataritza gune handi eta ertainetarako proiektuak diseinatu, zuzendu eta araudira egokitzeko lanak egiten ditugu.

Irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Irisgarritasunerako eta oztopo arkitektonikoak ezabatzeko proiektuak. Arrapala eta eskailera mekanikoak, igogailuak…

Merkataritzako lokaletako etxebizitzak

Merkataritzako lokaletako etxebizitzak

Eraberritze integraleko proiektuak eta merkataritza lokal bat etxebizitza bihurtzeko beharrezko izapideak egiten ditugu.

3D infografiak

3D infografiak

3Dko argazki simulazio errealistak egiten ditugu, obrako lanak gauzatu aurretik proiektua osorik irudikatu ahal izateko.

Esku artean proiektu bat daukazu eta eraikuntzako profesionalen talde bat behar duzu?

Deitu konpromisorik gabe.


Telefonoa 946 201 523

Proiektuak
  • Obrak egikaritzeko dokumentazio tekniko guztia eta kasuan-kasuan beharrezkoak diren baimenak eskatzeko dokumentazioa prestatzen dugu.
  • Eraisteko, eraikuntza berriak egiteko, zaharberritzeko, birgaitzeko, handitzeko, banatzeko, instalazioak eraldatzeko proiektuak egiten ditugu.
  • Txostenak eta obra txikietarako aurrekontuak.
  • Jarduera-proiektuak edo txostenak.
  • Jardueren eta dagoeneko eginda dauden obren legeztatzea .
Obra Zuzendaritza

Zure proiektuaren obra-zuzendaritzaz arduratzen gara. Proiektuaren arabera aurreikusitako lanak behar bezala egiten direla ikuskatzen dugu, eta prozesuan sor litezkeen ustekabeak ebazten ditugu, kontrol teknikoa eta ekonomikoa eraginez.

Gremioen Koordinazioa

Zure obra gauzatzeko profesional egokiak bilatzen ditugu, eta obra gauzatzeko lanen plangintza egiten dugu.

Aurrekontuen alderaketa eta azterketa egiten dugu zure obrak egokienari esleitzeko aholkua eman ahal izateko.

Segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa

Zure obraren Segurtasunaren eta Osasunaren Koordinazioa egiten dugu, bertako lanek eta enpresen arteko elkar eraginek segurtasun alorreko neurri guztiak betetzen dituztela bermatzeko. Obran parte hartzen duten enpresa guztiek lan hori egiteko beharrezko legezko dokumentazio guztia dutela ikuskatzen dugu, arazoak saihesteko.

Txostenak
  • Inguruabarren arabera, behar ditzakezun eraikuntza-alorreko txosten guztiak egiten ditugu eta, kasuan-kasuan, ikuspegi tekniko eta profesionala emango dizugu.
  • Obrak eta jarduerak legeztatzea .
  • Perituen txostenak .
  • (EIT) . Energia Eraginkortasunari buruzko Ziurtapena
  • (EEZ). Eraikinen Ikuskapen Teknikoak.
  • Tasazioak.
Bestelako Lanak

Baimenak, jardueren erregularizazioa, titulartasun aldaketak lortzeko edo behar duzun beste edozein kudeaketarako izapide guztiak egiten ditugu. Gure azalpenen artean zu bilatzen ari zarena aurkitzen ez baduzu, galdetu, inolako konpromisorik gabe.

Gure bezeroak:

Bezeroak U3 Arkitektura